- Mientras todo iba pasando
- La mía voz
- Bou de man
- Smash
- Kaxa hutsak
- Estuve en Haití
2024/11/17
19:00 h.
Trintxerpeko Alkateordetza
MIENTRAS TODO IBA PASANDO
15 min. / 2024 / Peru
Zuzendaritza eta gidoia: Arón Nunez Curto, Sara Rodríguez. Ekoizpena: Cynthia Nunez Curto / Colectiva Por La Libre Información De Las Mujeres. Aktoreak: Dokumental.
vichivic@gmail.com
Neska bat parapentean lurreratu da Limako erdigunean. Hirian eta hondartzan barrena aurrera egiten duen bitartean, gogora ekarri du nola lagundu zien hurbileko bi laguni klandestinitatean abortatzeko prozesuetan. Hori dela eta, bere buruari galdetzen dio ea zer garrantzi izan zuen haren presentziak emakume haientzat, zein den laguntzen duenaren tokia.
LA MÍA VOZ
15 min. / 2023 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Ana Aznárez Yera. Ekoizpena: Ana Aznárez Yera / Dosmentes, Maya Anderson. Aktoreak: Dokumental.
info@piartproduccions.art
• 2. Saria – Aragoiko sortzaile gazteak CREAR • Irabazlea – Gamboa Zinema Jaialdia.
• 3. saria – Curtmetratges De Medi Ambient I Sostenibilitat jaialdia.
Montseny Parke Naturala eta Biosfera Erreserba Aragoiko Pirinioetako mendien artean ezkutatutako haran batean hiru artzain gazte bizi dira. Leku hori haientzat da ofizioa, etxea eta sustraia, iragana eta etorkizuna, haien mundu txikia osatzen duen lekua. Landa-munduari, despopulatzeari eta bakardadeari buruzko hausnarketa.
BOU DE MAN
6 min. / 2023 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Hugo Rodríguez. Ekoizpena: Hugo Rodríguez / Kasavella. Aktoreak: Dokumental.
kasavellafilms@gmail.com, hugorodriguezperez88@gmail.com
Goizaldean jaiki gara, Cangas kostaldeko marinel baten ondoan. Hurbiletik ikusi dugu gure lonjetan eta supermerkatuetan arraina izateko, atzean zer errutina dagoen. Gauaren erdian, euria, elurra edo trumoia badago ere, itsasontzia prestatu eta itsasora aterako da. Azkenik, elikagaia merkatuetara iristen da, baina gure marinelek beren bizitzarekin jarraitzen dute hurrengo egunean errutinara itzuli aurretik. Gertutik biziko dugu gure marinelaren egunerokoa.
SMASH
10 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Ángel Fuentes Gari. Ekoizpena: Marcos Cabotá / Mn Studios. Aktoreak: Alba Aloy, Josep Alorda.
angelfuentesgari@gmail.com, marcoscabota@gmail.com
Dokumental hau Bud Spencer eta Terence Hill-en film ikonikoenen atzeko historian murgiltzen da, Spaghetti western generoan egindako lehen kolaborazioetatik ekintzazko komedia legendarioetaraino. Eszena gogoangarrien eta elkarrizketa berrien bidez, ikusiko dugu film horiek kultuzko zinemaren klasiko nola bihurtu ziren eta Bud eta Terenceren arteko kimikak pantaila nola gainditu zuen.
KAXA HUTSAK
19 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Ainhoa Urgoitia. Ekoizpena: Fernando Díaz Varela / Bitart. Aktoreak: Dokumental.
onthefloor@hotmail.es, bitart@bitart.info
Mikelek azken poema bat idatzi dio amari. Elixabet maleta prestatzen ari da, Josurekin azken bidaia egiteko. Ainhoak kutxa batean gordetzen du argazkirik gabeko markoa. Doluak lotutako hiru istorio, elkar osatu nahian.
ESTUVE EN HAITI
7 min. / 2024 / Argentina
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Casiana Battista. Aktoreak: Dokumental.
info@selectedfilms.com
“Estuve en Haití” dokumental-film labur eta oso pertsonala da. Zuzendaria Haitiko errealitatean murgiltzen da, eta Karibeko herrialde horretan izandako esperientzia paregabea kontatzen du.