• Arapariga des olhos grandes e o rapaz de pernas compridas
  • To bird or not to bird
  • O estado de alma
  • Au 8eme jour
  • Wan
  • Cafuné
  • OMBR
  • Gilbert

2024/11/15
20:00 h.
Trintxerpeko Alkateordetza

A RAPARIGA DES OLHOS GRANDES E O RAPAZ DE PERNAS COMPRIDAS
10 min. / 2023 / Portugal

Zuzendaritza eta gidoia: Maria Hespanhol. Ekoizpena: Ricardo Almeida / Alibi Films. Aktoreak: Animazioa.
festhome@agenciafreak.com 

“Begi Handietako Neskatoak asko zuen esateko eta ezer ez idazteko” (..) Hanka Luzeko Mutikoak beti izan zituen hitz asko idazteko eta ezer ez esateko”(…).
Maitasunezko istorioa da, topaketaz eta desadostasunez betea, eta etengabeko presentzia du, bi protagonisten arteko zoriontasun- eta autoestimu-harremanak etengabe bilatzeko.

TO BIRD OR NOT TO BIRD
9 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Martín Romero. Ekoizpena: Iván Miñambres / Uniko. Aktoreak: Animazioa.
info@selectedfilms.com 

• Animazioko film labur onena – Goya sariak
• Film labur independente onena – Animayo 2024

Gizakiak nagusi diren mundu honetan, txoriek haien ohitura, kezka eta obsesio berberak hartu dituztela dirudi.

O ESTADO DE ALMA
12 min. / 2024 / Portugal

Zuzendaritza eta gidoia: Sara Naves. Ekoizpena: Nuno Beato, Diogo Carvalho, José Mª Fernández de Vega / Sardinha Em Lata, Glow. Aktoreak: Animación.
festhome@agenciafreak.com 
 
Alma egunero esnatzen da izaera berri batekin; askotariko eraldaketa fisikoak jasaten ditu. Eraldaketa horiek haren moldatu ezinaren sentimenduaren isla dira, eta eguneroko errutina normalarekin jarraitzea eragozten diote. Egunetik egunera, Alma gero eta bakartiago sentitzen da.

AU 8EME JOUR
8 min. / 2023 / Frantzia

Zuzendaritza eta gidoia: Alicia Massez, Agathe Sénéchal, Flavie Carin, Elise Debruyne,Théo Duhautois. Ekoizpena: Carlos De Carvalho / Piktura, l´École de l´image. Aktoreak: Animazioa.
patrick2carvalho@gmail.com

• Don Quijote Aipamen Berezia Saria – Cracoviako Zinema Jaialdia
• Ikasleen Animazioko Film Labur Onena – Palm Springs-eko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia
• Animazioko film laburrik onena – Bend Film Festival (Oregon – AEB)
• CIMA saria – Elxeko Zimena Jaialdia

7 egun behar izan ziren mundua sortzeko; bakarra nahikoa izan zen haren oreka asaldatzeko.

WAN
12 min. / 2024 / Espainia

Zuzendaritza: Víctor Monigote. Gidoia: Isabel Prado, Bebe Merino. Ekoizpena: Carlos Ayerbe / Ottom Ideas. Aktoreak: Animazioa.
info@selectedfilms.com 

Ilunabarra basoan. Jazarpen frenetiko baten ondoren, itxura basatiko hominido batek aurre egingo die zahar bati eta haren hiena-zakurrari, eta emaitza ustekabekoa izango da.

CAFUNÉ
8 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: Carlos F. de Vigo, Lorena Ares. Gidoia: Carlos Fernández de Vigo, Chechu Ramírez. Ekoizpena: Sergy Moreno, Carlos Fernández de Vigo, Mintxo Díaz, Damián Perea / New Gravity Laws SI, White Leaf Producciones. Aktoreak: Animazioa.
info@selectedfilms.com 

Alma neskato bakartiari panpina igerilekura erori zaio, eta horrek bere iragan traumatikoa gogorarazi dio. Izan ere, bera zioan patera hondoratu egin zen eta berak bakarrik biziraun zuen. Ilargik, bere erreskatatzaileak, bere trauma gainditzen eta bere bizitza berreraikitzen lagunduko dio.

OMBR
8 min. / 2024 / Frantzia

Zuzendaritza: Charles Menet, Mathis Binauld, Célia Rakotoarisoa, Lucie Jelmoni, Margaux Bonnet.Gidoia: Charles Menet, Mathis Binauld. Ekoizpena: Carlos De Carvalho / Piktura, l´École de l´image. Aktoreak: Animazioa.
patrick2carvalho@gmail.com

Antzinako familia baten oroitzapenak hutsik dagoen etxe zahar baten paretetatik agerrarazten dira.

GILBERT
12 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: Alejandro Salueña García, Arturo Lacal Ruiz, Jordi Jiménez Xiberta. Gidoia: Arturo Lacal Ruiz. Ekoizpena: Jordi Jiménez Xiberta, Alejandro Salueña García, Arturo Lacal Ruiz. Aktoreak: Animazioa.
festhome@agenciafreak.com 

Gilbert eta Sullivan ozeano erdian dagoen artxipelago txiki batean bizi dira. Bertako biztanleak ur gaineko etxeetan bizi dira, eta etxe guztiek dute kai bana.