• Knock
    • Ocularis
    • No bajes de la cama

li>Amanda

  • El hombre sin rostro
  • Intecanvi
  • Fin de tramo

2024/11/22
22:30 h.
Trintxerpeko Alkateordetza

KNOCK
12 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Guillermo Mejías. Ekoizpena: Gerardo de las Morena / Claqueta Blanca. Aktoreak: Sara Vela, José Luis Bustillo.
gmejias@outlook.com 

Emma polizian sartzeko oposizioak prestatzen ari da. Gauean ikasten ari dela, armairu baten barrutik datozen zaratak entzun ditu. Duela gutxi gaixotasun bat pasa du, etorkizuna muga diezaiokeena. Deskubritu beharko du zerk edo nork sortzen dituen zarata horiek.

OCULARIS
6 min. / 2024 / Argentina

Zuzendaritza eta gidoia: Juanzi Amaya, Alejandro Bogado. Ekoizpena: Juanzi Amaya, Magali Bonino Val / Cluster Films. Aktoreak: Agustina Vigliarolo, Delfina Collazo, Josefina Fariña, Clara Ponsetti, Juanzi Amaya.
eldeliriocine@gmail.com, juanzi.amaya.actor@gmail.com

• Film laburrik onena – Buenos Aires Rojo Sangre • Epaimahaiaren saria – 1000 Gritos jaialdia
• Ikus-entzunezko Fantasiazko Saria – Merlo Sangriento Beldurrezko Zinema Jaialdi Latinoamerikarra
• Beldurrezko film labur onena – Olavarriako Film Laburren Latinoamerikako Jaialdia
• Ohorezko aipamena – Gardunha Fest Short Film Festival.

Perla, Julia eta Felizia argazki-saio beldurgarri batean parte hartu dute, izaki paranormal baten eskutik. Mugitzen badira, agoniazko heriotza jasango dute.

NO BAJES DE LA CAMA
8 min. / 2024 / Espainia

Zuzendaritza: Héctor García. Gidoia: Héctor García, Antonio Rosa Lobo. Ekoizpena: José Luis Martínez Díaz, Sandra Toral Álvarez / SixFeet Pictures. Aktoreak: Sergio Jurado, Teo Soler, Alberto Tierrez, Lu Fabrés, Andrews Davis González.
antoniorosalobo@gmail.com

Mario nerabea da, eta gauez orduak pasatzen ditu mugikorrean bideoak ikusten. Bideo horietako batean mutil batek jakinarazten du haien auzoan haur batzuk desagertu direla. Une horretan Mario ohartu da ez dagoela logelan bakarrik.

AMANDA
8 min. / 2024 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Bel Armenteros. Ekoizpena: María Sánchez, Daniel Terzagui / Siniestra Films, Dra. House. Aktoreak: Enzo Calleja, Amanda Cárdenas, Lorena Jiménez, Isabel Lag, Juan Carlos Navas, Rodrigo Vicente.
bel.armenteros@gmail.com

• Film labur paranormal onena – Atlanta Horror Film Festival.
• Zuzendari Onena, Terrore Onena, Edizio Onena, Fx Onenak, Emakumezko Aktore Onena, Jatorrizko Soinu Banda Onena, Antzeztaldeko Aktore Onena, Argazki Onena, Soinu Diseinu Onena – Hollywood Blood Horror Festival.

Yon, hamar urtekoa, eta bere ama, Gloria, hiri berri batera lekualdatu dira. Yon bakarrik sentitzen da, bere lehen maitea, Amanda, ezagutzen duen arte.

EL HOMBRE SIN ROSTRO
12 min. / 2023 / Mexiko

Zuzendaritza: Sergio Siruela. Gidoia: Alejandro Deli. Ekoizpena: Laura La. Barbato, Miguel M. Vallés / Eterea Films, Twelve 83 Entertainment, Kirufilm. Aktoreak: Tamara Vallarta, Danna Karvela, Mauricio Isaac, Camila Núñez.
sergiosiruela@gmail.com

Egun batzuetan Laura “aurpegirik gabeko gizonaren” beldur da. Gauetan ikusten du, logelaren iluntasunean. Hura Laurari begira egoten da etxean, kalean eta baita ikastetxean ere.

INTERCANVI
14 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Alberto Evangelio. Ekoizpena: Juantxu Álvarez, Alberto Evangelio Ramos / Beniwood Producciones S.I. Aktoreak: María Caballero, Pilar Martínez, Isabel Requena, Ramón Ródenas.
calcaide@beniwood.com aevangelio@beniwood.com

• Film labur onena – Fesoh! Curt Festival de Curtmetratges de Nules

• Albak utzi egingo du ikasleen eta zaharren arteko truke-programa baten bidez Hortensia andrearekin partekatzen duen etxea. Alde egin baino lehen, emakume zaharraren urtebetetzea ospatuko dute, eta gau horretan agerian geratuko dira bakoitzaren benetako asmoak.

FIN DE TRAMO
15 min. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Roberto Montalbo. Ekoizpena: Alejandro San Martín, Roberto Montalbo / La Promesa Cinematográfica. Aktoreak: Francisco Ortiz, Lucía Díez, Jorge Kent.
robertomontalbo@gmail.com 

Ezerezaren erdian sortu den auto-ilara batean harrapatuta, neska gazte batek uste du hilketa bat ikusi duela ondoan duen autokarabana batean. Bidaia-lagunak ez dio sinisten, baina bera egia frogatzen saiatuko da, auto-ilara bukatu eta hiltzaileak ihes egin baino lehen.