… OSPATUZ SAILA

TELMO ESNAL eta ASIERA ALTUNA omentzeko saioa

Argazkia: http://oarsoaldea.hitza.eus

TXOTX

15 min. / 1997
Zuzendartiza eta gidoia: Asier Altuna, Telmo Esnal. Ekoizpena: Alokatu, S.L., Txepe Lara. Antzezleak: Anartz Zuazua, Paco Sagarzazu, Kandido Uranga, Arantxa Izeta, Jose Mari Escobar, Mikel Laskurain, Josu Garmendia.

Euskal Herri sakoneko sagardotegi batean, zurrut-giroan bildutako lagun talde batek ingurune berezi hartako alde iluna ezagutuko du.

TOPEKA

3 min. 30 s. / 2002
Zuzendartiza eta gidoia: Asier Altuna. Ekoizpena: Asier Altuna, Alokatu, S.L., Xanti Ezkurra.

Herri txiki bateko gizonek bertako plazan zirkulo bat osatzen dute. Zirkuloaren erdian, bi ahari burrukan ari dira…

AMONA PUTZ

9 min. / 2009
Zuzendartiza eta gidoia: Telmo Esnal. Ekoizpena: María Fernández, Txintxua Films. Antzezleak: Nagore Aranburu, Egoitz Lasa, Kontxu Odriozola.
Batzuetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.

HAMAIKETAKOA

4 min. / 2012
Zuzendartiza eta gidoia: Telmo Esnal. Ekoizpena: Txintxua films, María Fernández. Antzezleak: Paco Sagarzazu, Zorion Egileor, Kontxu Odriozola, Arantza Izeta, Itziar Aizpuru.
Egunero, ordu berean, Antonio eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

ZELA TROVKE

13 min. 15 s. / 2013
Zuzendartiza eta gidoia: Asier Altuna. Ekoizpena: Marian Fernández, Txintxua Films. Antzezleak: Maite Larburu, Holand Baroque Society.

Moritat hilketei buruzko Europa erdiko herri-kanta zaharrak dira. Horietako bat da Zela Trovke eslovakiarra, eta Holland Baroque Society-k bere Barbaric Beauty kantutegirako berreskuratu du. Maite Larburu aipatutako orkestrako biolin-jolearen eskutik jakingo dugu zertaz ari den abestia.

IRAILA

10 min. / 2016
Zuzendartiza eta gidoia: Telmo Esnal, Asier Altuna. Antzezleak: Kandido Uranga.

Iraila. Kontxako badia. Estropadak. Dudarik gabe, donostiarrentzat urteko egunik seinalatuenetako bat.