- Demá
- Tomás
- Broken wings
- Moro
- Para mamá y para tí
SAIL
OFIZIALEKO SAIOAK
DEMÀ
16 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Estefanía Ortiz. Ekoizpena: Patricia Gómez, Rubén Seca / Shoji Films. Aktoreak: Nuria Florensa, Arnau Redorta, Luka Martín, Guillem Menéndez.
festhome@agenciafreak.com
1994an bi anaia udaz gozatzen ari dira, eta uda horretan gauzak erabat aldatuko dira: anaia txikia, Lucas, eskolan hasiko da, eta onartu beharko du haren anaia zaharrenak, Brunok, Down-en sindromea duenak, ez duela abentura berri horretan parte hartuko.
TOMÁS
19 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Ferrán Navarro-Beltrán. Ekoizpena: Josep Amorós, Ferrán Navarro-Beltrán. Aktoreak: Silvia Caubet del Arco, Imma Colomer, Elisa Crehuet, Pep Antón Muñoz, Pep Cruz, Pep Ferrer, Clara Garcés, Mercedes León.
festivals@theopenreel.com
Tomas zaharren egoitza batera joan da, alargundu ondoren. Taldean ondo integratu nahi du, eta Alba laguntzaileak bere burua den bezala aurkezten lagunduko dio.
BROKEN WINGS
6 min. / 2023 /Indonesia
Zuzendaritza eta gidoia: Jorik Dozy, Sil van Der Woerd. Ekoizpena: Sean Lin, Alea Rahim, Bayu Topan / Studio Birthplace. Aktoreak: Dokumental.
info@distributionwithglasses.com
Asiako hego-ekialdean hegaztien ezkutuko ehizaren historia kontatu gabea. Basoak eskala handian husten dira, 1.500 hegazti-espezie baino gehiago galzorian jarriz. Hala ere, ia inork ez daki. Musika-dokumental honek hegazti tropikalek basotik kaiolaraino egiten duten bidaia erakusten du, eta agerian uzten du nola basa-hegaztiak kaiolatzea industria masiboa bihurtu den, eta nola industria horrek mundu osoko basoak isilarazten dituen.
MORO
17 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza: Pablo Barce. Gidoia: Pablo Barce, Sergio Barce. Ekoizpena: César Martínez, José Luis Domínguez / Dexiderius Producciones Audiovisuales S.L, Raccord en Escena. Aktoreak: Gael Flores, Elisa Ayuso, Bruno Morcillo, Laura Río, Vicente Vergara, Ignacio Mateos, Ghita Taha.
distribucion@ecam.es
Maroko, 1973. 15 urteko mutil bat bere herria utzi eta Espainiara joateko zorian dago, bere familiarekin batera. Ezagutzen duen bizitza atzean uzteak haustura mingarri eta traumatikoa dakar; horregatik, Leo saiatuko da azken orduak Larachen ematen. bere lagun onenekin.
PARA MAMÁ Y PARA TI
18 min. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Antonio Ledesma Vila. Ekoizpena: Antonio Ledesma Vila , Araceli Isaac Delso / Nakamura Films. Aktoreak: Iván Pellicer, Carla Chaves Ruiz, Hovik Keuchkerian, Ramón Sánchez Simarro, George Steane, Héctor Juezas.
festhome@agenciafreak.com
Juanek hogeita sei urte ditu eta minbizi terminala du. Ospitalean ingresatuta dago, baina nazkatuta dago gaixo sentitzeaz. Beraz, gau batean, bere lagun Martak lagunduta, handik ihes egingo du.