- (N)os miran
- Back to bed
- Como en casa
- Babaou
- El legado de Alicia
- Knock Knock
- Un,deux, trois, solei
- El semblante
- And so fell the sky
- Blind spot
21/11/19 – 22:30ean. Trintxerpeko Alkate Ordetza
(N)OS MIRAN
13 min. / 2022 / Espainia
Zuzendaritza: Kiko Prada. Gidoia: Kiko Prada, Javi Prada. Ekoizpena: Javier Prada, Kiko Prada, Daniel Ortiz Entrambasaguas / The Other Side Films. Aktoreak: Lucía de la Fuente, Amanda Ferrer, Almar G. Sato, Angela Bonilla, Alex Fernández, Elsa Favre.
nosmiran@danidogfilms.com
Anak bere lagun Dianaren mezu bat jaso du: selfiez betetako web baten lotura.
BACK TO BED
7 min. / 2022 / Espainia
Zuzendaritza: Carlos Cobos Aroca. Gidoia: Carlos Cobos Aroca, Marc Vidal Morcillo. Ekoizpena: Antonio Rosa Lobo. Aktoreak: Sarah Hanif, Clara Schwarze, Eric Muñoz.
info@distributionwithglasses.com
Gau euritsu batean, itzalaldi baten ondoren, Sarahk ahots-mezu bitxi batzuk jaso ditu aplikazio baten bidez, oraindik gertatzeke dauden gertaerei buruz ohartaraziz.
COMO EN CASA
15 min / 2022 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Honorato Ruíz, Joel Adán. Ekoizpena: Arianna Miuccio / Taranna Films. Aktoreak: Jorge Clemente, María Carbajo, Julen Cabañero.
honoratomanuelruiz@gmail.com; distribucion@tarannafilms.com
Mateok behin eta berriz egiten du amets bera. Ametsean atso bat ageri da urkatuta gela txiki batean. Hark haren bizitzarekin aurrera egingo du, garrantzia gehiegi eman gabe. Luxuzko etxe bat erosi berri du, eta bere karreraren gailurrean dago, ez du zertan kezkaturik.
BABAOU
3 min./ 2021 / Frantzia
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Alexandra Mignien. Aktoreak: Raphaël Guetta, Camille Tlemsani.
mignien.alexandra@gmail.com
Basoan ezkutaketan jolasean ari direla, Jules eta Chloé haur txikiak ohartuko dira tximiniaren ondoan kontatzen ditugun beldurrezko istorioak ez direla beti asmatutakoak.
EL LEGADO DE ALICIA
18 min. / 2022 / Espainia
Zuzendaritza: Carlos Marbán. Gidoia: Alexander Butler, Carlos Marbán, Alvaro Panadero. Ekoizpena: Carlos Marbán / Sendín & Asociados S.L. Aktoreak: Claudia Placer, Pedro Nistal, Nacho Guerreros, Anna Coll, Alvaro Panadero.
mision_124@hotmail.com
Espainia, 1941. Aliciak bizia galdu du basoan haren familiarentzako su-egurra biltzen ari zela istripu bat izan ondoren. Amak negar egingo du alabaren galeragatik. Bien bitartean, Maximiliano, aita, oraindik ez dago prest alaba agurtzeko. Une horretatik aurrera ekintza eta ondorio batzuek haien bizitzak betiko aldatuko dituzte.
KNOCK KNOCK
6 min. / 2022 / Erresuma Batua
Zuzendaritza eta gidoia: Shian Denovan. Ekoizpena: Ramon Ricard. Aktoreak: Charlotte Wyatt.
shian@affectingfilms.com
Emakume batek gaueko ordu txikietan ezusteko kolpe bat entzuten duenean, haren nahasmena izu bilakatuko da laster.
UN, DEUX, TROIS SOLEIL
5 min. / 2021 / Frantzia
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Béatrice Vernhes. Aktoreak: Béatrice Vernhes, Ninon Bobin, Eliott Jalibert, Léonie Le Toullec, Camille Martin.
alicia@yaqdistribucion.com
Basoan ustekabeko ibilaldi batean, ama bat eta bere hiru seme-alabak ohi baino haratago joan dira. Zubiaren azpitik doaz… Eta etxe hondatu eta beldurgarri bat aurkitu dute. Haurrak basoan ezagutu duten neska batekin jolasean ari dira. Baina laster haurren jolasa drama bilakatuko da…
EL SEMBLANTE
15 min. / 2022 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Raúl Cerezo, Javier Trigales. Ekoizpena: Raúl Cerezo, Carlos Moriana, Helion Ramalho / Eye Slice Pictures. Aktoreak: Lucía Díez, Carlos Santos, Daniel Ortiz, Paolo Boris, Bruna Lucadamo, Ainhoa Abela Espino, Rubén Lorenzo Horcajada, Conchi Sansano Mira
info@distributionwithglasses.com
Espainia. 1692. urtea. Inkisizio Saindua gainbehera luze batean sartu da eta, erreakzio gisa, horren zerbitzariak inoiz baino gupidagabeagoak izango dira. Inkisidore batek urteak daramatza tortura-gailu perfektuaren bila, minaren aurpegirik garbiena jasoko duena, munduari erakusteko zein ondorio dituen deabruaren zerbitzari izateak. Inkisizioaren ingeniariak makina berria asmatu du: “El Semblante”, tortura-aulki beldurgarria. Eta badirudi makina horrek helburu hori lortuko duela. Baina Elenak, asmatzailearen alabak, beste asmo batzuk dauzka…
AND SO FELL THE SKY
6 min. / 2021 / Espainia – AEB
Zuzendaritza: Miguel Lozano. Gidoia: Miguel Lozano , Shannon Connally. Ekoizpena: Miguel Lozano, Jhon J Lozada. Aktoreak: Lidia Guillem, Elizabeth Curtin, Lauran Dewey, Tucker Genal.
hmoreno1982@gmail.com
Estatu Batuetan OVNIak agertzen hasi dira eta mundua kaosean hondoratzen ari da. Lucia, Madrilen bizi den emakume espainiarra, Jamie estatubatuar maitearekin harremanetan jartzen saiatuko da etsi-etsian; izan ere, urtebeteko maitasun-harreman baten ondoren, duela hilabete batzuk banandu zen harengandik.
BLIND SPOT
7 min. / 2021 / Frantzia
Zuzendaritza eta ekoizpena: Alexandra Mignien. Gidoia: Alexandra Mignien, Guillaume Beylard
Ekoizpena: Alexandra Mignien. Aktoreak: Anais Parello, Jean-Paul Debosque.
mignien.alexandra@gmail.com
Emakume gazte bat obsesionatuta dago bere atzean, bere puntu itsuan, etengabe dagoen gizon baten presentziarekin.