• Lamento
  • Encarnación
  • Año uno
  • Argumosa 11
  • The girl story
  • Mya
  • Amanezca
  • Selena

22/11/12 – 19:00 h. Trintxerpeko Alkate ordetza

LAMENTO
12 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Rubén Sánchez. Ekoizpena: Jep Barcelona /Smile Films. Aktoreak: Sara Jiménez, Stephanie Gil, Aitor Luna, Antonia San Juan, Sergi Cañas, Jose Ramón Neira Tejeda, Gisela Ruiz, Pau Llordella Pinedo, Gabriel Salerno, Raul Ferre.
info@distributionwithglasses.com

Anna parrandan dago, auto-lasterketak egiten diren leku batean. Han hainbat liskar izango du haren zaurgarritasunaz baliatu nahi duten mutil batzuekin. Dena tenkatuko da ahizpa txikiaren deia jasotzen duenean: lagunekin oporretan joan da eta tren-geltoki batean abandonatuta utzi dute.

ENCARNACIÓN
5 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eeta ekoizpena: David Pisonero Tarantino. Aktoreak: Encarnación Pisonero.
pisonerotarantino@gmail.com

Garai hauetan zoriontasunaren bila aritzeari buruzko filma. Nola izan daiteke hain zoriontsua itsu bat? Zerk egiten du hain zoriontsu? Elkarrizketa honen bidez, pertsona baten burua uler dezakegu, eta bizitzaren gauza inportanteenak zein diren ikusiko dugu.Introspekzio bat, iraganari buruzko gutun bat eta azken agur bat. Denbora nola geratzen den sentitu, eta zoriontasunaren eta bizitzaren esanahia aurkitu ahal izango dugu.

BIEN, BIEN
10 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Álvaro G. Company. Ekoizpena: Álvaro G. Company, Rubén Fernández, Iván “oggi” Emery, Miguel Quintanilla / Grupoidex. Aktoreak: Elena Furiase, Eva Isanta, Miguel Diosdado.
info@ismaelmartin.com

Maria abeslari gazte bat da. Kontzertu txiki bat ematera joan behar du, larunbat gauero bezala, alaba amaren zaintzapean utzita. Itxura batean, beste gau bat gehiago baino ez da.

AÑO UNO
7 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Pablo Bautista. Gidoia: Pablo Bautista, Wada Muñoz. Ekoizpena: Pablo Bautista, Wada Muñoz / Let It Film. Aktoreak: Wada Muñoz, Toño Cuellar.
oshopablo@gmail.com; wada.munoz@gmail.com 

• Emakumezko Aktore Onena – Norgs International Independent Festival (NIIF)
• Jatorrizko Gidoi Onena – International Film Festival (AIFF)
• Film labur Onena – El Gran Filón

Abiatzeko ordua iristen denean, bizitzaren xehetasun txikiak estimatzen hasten zara, esaterako, aire garbia arnastea.

ARGUMOSA 11
10 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Daniel Ortiz Entrambasaguas. Gidoia: Virginia Burgos. Ekoizpena: Viki Jiménez / Danidogfilms (El Perro Dog). Aktoreak: Claudia Ruiz, Gonzalo Pérez, Ada Giménez-Rébora.
aliento@danidogfilms.com

• Ikus-entzunezkoen Sorkuntzaren Saria – Canal Sur-eko RTVA saria.

Ana eta Luis etxean jolasean ari dira, egun normal bat izango balitz bezala. Kromoak trukatzen ari dira, gero berreskuratzeko promesa eginda; ez dakite agian ordu gutxi barru, imajinatzen duten etorkizuna betiko hautsiko dela.

THE GIRL STORY
4 min. / 2022 / India

Zuzendaritza eta gidoia: Jarna Virani Devnani, Harish Devnani. Ekoizpena: The Pixel Saga Studios.
devnaniharish@gmail.com
Heziketak hegoak eman zizkidan, zerumuga berrien gainetik hegan egiteko.

MYA
13 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Aicha Cámara. Ekoizpena: Aicha Cámara, José Luis Fluiters Jaen. Aktoreak: Tyssa Ondo, Lamine Thior, Moussa Cámara.
aisha.18@hotmail.es; fluitersjoseluis@gmail.com 

IBenetako gertaeretan oinarritua. Familia batek erabaki du alabari mutilazio genitalaren errituala egitea, haien ohitura eta kulturari jarraikiz. Familia arteko gatazkak sortuko dira.

AMANEZCA
8 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Lucía Álvarez. Ekoizpena: Estela Films, Mezzoforte. Aktoreak: María Botto, María José Alfonso, Fernando Andina, Pedro Aijón.
mezzoforte@mezzoforte.es; lucia_alvarezr@yahoo.es

Rita aktorea da. Bere ibilbideko paper gogor eta zailenetako bati egin behar dio aurre: Laurencia de Fuenteovejuna. Aukera paregabea da. Pertsonaia zaila da, eta, gainera, salaketa sozial argia du.

SELENA
14 min. / 2022 / Suitza – Argentina

Zuzendaritza eta Ekoizpena: Guillermo Barrionuevo, Antonio Manco. Gidoia: Guillermo Barrionuevo. Aktoreak: Alejandra Jenni, Ana María Montero, Alex Freeman, Werner Biermeier.
filmstofestivals@gmail.com

Selena, turista gaztea, taxian doa hotelerantz, baina ez da inoiz helmugara iritsiko. Ana Rieder polizia-kazetariak justiziatik defendatu beharko du, gau hartan gertatutakoa eta Selenak bakarrik dakiena argitaratuz. Ana bere bizitzako notaren aurrean dago, eta Selenaren bizitza haren esku dago.