- la vella lluita
- Sola in discesa
- Puro hormigón
- Colours
- La historia de todas nosotras
- Denuncia
- Multitasking
- La Santa
2019/11/16 – 19.00etan. Trintxerpeko Alkate Ordetza
LA VELLA LLUITA
17 min. / 2020 / Katalunia
Zuzendaritza eta gidoia: Carol Rodríguez Colás, Marina Rodríguez Colás. Ekoizpena: Laura Rubirola Sala, Clàudia Maluenda, Alba Sotorra, Eva Murgui / Malmo Pictures. Aktoreak: Rosó Amades.
festhome@agenciafreak.com
Maríak 93 urte ditu eta bakarrik bizi da, Bartzelonako bere etxebizitza txikian, non ematen baitu denbora ez dela pasatzen, azken berrogeita hamar urtean. Hantxe dauzka bere trukoak: eskailera txikiak, kakoak eta lanparatxoak, gehiegi ez nabaritzeko ez dela gauza besoak ongi zabaltzeko edota lehen ikusten zuen argitasunarekin ikusteko. Kanpoarekin duen harreman bakarra astero egiten duen deia da txikitako lagun Pilarri.
SOLA IN DISCESA
6 min. / 2020 / Italia
Zuzendaritza: Michele Bizzi, Claudia Di Lascia. Gidoia: Claudia Di Lascia. Ekoizpena: Claudia Di Lascia (AGICI) / Kinedimorae. Aktoreak: Erica Del Bianco, Elisabetta Torlasco, Gaetano Di Pinto, Paolo Bernardi, Filippo Locantore, Simone Gandolfo, Alessandro, Francesca Piloni, Salvatore Alfano, Martina De Santis, Nicolò Melacarne, Simone Riva, Noemi Deluca.
festival@kinedimorae.com
Igogailu metaforiko batean, emakume batek iragandako bizitza korritzen du eta aurre egiten die berataz hitzez edo fisikoki abusatu zuten gizon guztiei.
PURO HORMIGÓN
9 min. / 2020 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Nieve Castro. Ekoizpena Rafa Cabeza, Paula Bencomo, Nieve Castro, Pablo Espinosa, Irene Barrera. Aktoreak: Nerea Rodríguez, Candela Cruz, Alba Suarez, Nieve Castro, Angie González.
alicia@yaqdistribucion.com
Bost emakume ezberdinek zerbait dute amankomunean: suntsitu beharreko oztopo handi bat. Armaturik eta baturik batere sabairik gabe hazteko gai izango dira…Eta zuri? Zenbat zentimetro gelditzen zaizkizu?
COLOURS
4 min. / 2020 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Melissa Estaba. Ekoizpena Isabal Vilà Bonilla / Banavisual Art
Aktoreak: Pilar Sardá, Nayra Reig.
banavisualart@gmail.com
Ama-alaba batzuk arratsaldeak elkarrekin igarotzen dituzte egongelan. Amak lan egiten du alabak marrazten duen bitartean. Baina umea marrazkiari kolorea ematen hasten denean, pentsatzen jartzen da zein koloretako margoa erabili beharko lukeen.
LA HISTORIA DE TODAS NOSOTRAS
20 min. / 2020 / Euskadi
Zuzendaritza eta gidoia: Itxaso Díaz. Ekoizpena: Fundación Mundubat. Aktoreak: Documental.
diazitxaso@gmail.com
“la historia de todas nosotras” dokumentalak Salvadorreko hiru emakumeren kontakizuna jasotzen du, zeinen oinarrizko eskubideak urratuak izan ziren abortu delitu batez akusatuak izaki, eta azkenean espetxeratuak izan baitziren giza hilketa larriagotuagatik, ospitaletik kanpoko erditzeetan beren umeak galtzean.
DENUNCIA
7 min. / 2020 / Espainia
Zuzendaritza: Albert Ivars. Gidoia: Patricia Barbosa. Ekoizpena: Patricia Barbosa. Aktoreak: Patricia Barbosa, Estefanía Doménech, Eduardo Rejón.
distribucion@promofest.org
Salaketa bat jartzea izapide sinple bat izan beharko litzateke. Baina sistema ez dago beti prest laguntzeko.
MULTITASKING
1 min. / 2020 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Eva Moreno. Ekoizpena: Juanca Vellido / Lo vamos viendo producciones. Aktoreak: Eva Moreno, Bruno Vellido, Sabrina Praga (off-eko ahotsa).
evagmoreno@gmail.com
Edozein egunetako edozein goiz.
LA SANTA
8 min. / 2019 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoia: Vega Halen. Ekoizpena: Carlos González, Miguel Núñez, Paula de Rufino, Rodrigo Gil. Aktoreak: Imán Velasco, Beatriz Medina, Val Nuñez, Ismael Huete.
distribucion@digital104.com
Luz eta Eva ama-alabak dira eta elkarrekin lan egiten dute auzoko ile-apaindegi batean. Evak biltegian munduko emakume heroi handienaren trajea aurkitzen du, SANTA.