19:30ean Donibaneko kulturgunea
20:00tan Trintxerpeko Alkate Ordetza

  • La rage
  • Tharib
  • Get off
  • Khuruf
  • Mateoren ama
  • Uno

 LEHEIAKETA
SAILA
 

LA RAGE
11 min. / 2018 / Francia

Zuzendaritza: Aurélien Mathieu, Samir Mokeddem. Gidoia: Aurélien Mathieu. Ekoizpena: Pierre-guy Dupouts / Quai 19 Production. Antzezleak: Roxane Bret, Stefen Eynius, Remy Ferreira, Moussa Sylla, Marie Valentin.
aurelien.math@gmail.com

• Mcminnville Short Film Festival – Aktore onena: Moussa Sylla

Akmalek borrokan dihardu erruduntasun sentimenduaren eta Sarahrekin izandako bizimoduari buruzko oroitzapenekin, zeina bortizki galdu zuen polizia-kontrol bat gaizki atera ondotik.

TAHRIB
11 min. / 2018 / España

Zuzendaritza eta gidoia: Gerard Vidal Cortés. Ekoizpena: Javier de la Llave / Escac Films. Antzezleak: Said Chatiby, Larbi Ajbar.
cortometrajetahrib@gmail.com

• Huescako Zinema Jaialdia – Lehen film labur onena
• Mediawave, Hungría – Fikziozko film labur onena
• Palentzia-ko Nazioarteko Zinema Jaialdia – Film labur onena

Urtero, milaka migratzaile afrikar heltzen dira espainiar itsasertzetara modu desesperatuan, Mediterraneoan barrena egindako zeharkaldi arriskutsuetan parte hartuz. Gazte marokoar Tariqek legez kanpoko zeharkaldiak antolatzen dituzten mafia hauetako batentzat egiten du lan. Bere lana da bidaiariak eramatea Gibraltarreko itsasartetik pateran, harrapatua izan gabe. Baina zeharkaldi bakoitza azkena izan liteke.

GET OFF
13 min. / 2019 / Irán

Zuzendaritza eta gidoia: Teymour Ghaderi. Ekoizpena: Sannar Nouriazar. Antzezleak: Rozhan Ajamian.

Hiri bat, bizikleta bat, neska bat… Poliziengandik ezkutatu beharra du bizikleta muntatzen ari den bitartean, Iranen ekintza debekatua.

KHURUF
13 min. / 2018 / Euskadi

Zuzendaritza eta gidoia: Kepa Sojo. Ekoizpena: Sonia Pacios /Kuttuna Fimake. Aktoreak: Farah Hamed, Abdelatif Hwidar, Gorka Aguinagalde, Taha El Mahroug, Susana Soleto.
info@banatufilmak.com

Brahim marokoar jatorriko gizon bat da, eta pasaporte espainiarra izanagatik, bere sinesmen erlijiosoei eusten die oso-osorik. Gasteizen bizi da bere emazte MALIKA eta seme Fellainirekin. Familiak Frantziara bidaiatu behar du baina muga igarotzea konplikatua izango da Frantzia eta Espainia alertan daudelako, ustez atentatu terrorista bat gerta daitekeelako. Mugan zehar, han eta hemen, polizia-kontrolak daude eta bigarren mailako errepideetatik joan ezean, zaila izango da haiek saihestea..

MATEOREN AMA
15 min. / 2019 / Euskadi

Zuzendaritza eta gidoia: Aitor Arregi, José Mari Goenaga. Ekoizpena: Jon Garaño. Antzezleak: Iñigo Aranburu, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Aitziber Garmendia.
kimuak@fimotecavasca.com

Denboraldi batean ama ikusi gabe igaro ondotik, Angel Marik erabakitzen du ama bizi den zahar-egoitzara joatea bisitan. Ez zaio gustatzen ikustea nola ama desagertu den bere seme-alabak ere ezagutzen ez dituen zahartasunak jotako atso baten larrupean…

UNO
10 min. / 2018 / España

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Javier Marco Rico. Gidoia: Belén Sánchez-Arévalo. Antzezleak: Pedro Casablanc, Diaryatou Daff.
info@javiermarco.com

Telefono mugikor batek jotzen du poltsa hermetiko baten barruan itsasoan.