IKUSKA 2016
LEHIAKETARAKO SAILA
EN LA AZOTEA
11 min. / 2015 / Barcelona
Zuzendaritza: Damià Serra Cauchetiez. Gidoia: Miguel Casanova, Ekoizpena: Rubén Llorach.
Antzezleak: Arnau Aizpitarte, Nil Cardoner, Biel Estivill, Pol Hinojosa, Carlos Noriega, Roger Príncep.
info@filmsontheroad.com
Uda. Adrian eta bere lagunak arratsaldero igotzen dira teilatu-lau batera, neska batek eguzkia biluzik nola hartzen duen ikustera. Baina arratsalde hau ez da besteak bezalakoa izango: arratsalde honetan ohartuko dira haietako batek arreta gehiago jartzen diola ondoko teilatu-lauan dutxatzen den gizonezko bizilagunari.
HERMANOS
19 min. / 2016 / Madrid
Zuzendaritza eta gidoia: Javier Roldán. Ekoizpena: Félix Tusell Sánchez. Antzezleak: Hugo Arbues, Pablo Arbues, Luis Callejo, Estefanía de los Santos, Luis Miguel Díez, Eduardo Roldán, Julio Torres.
festhome@agenciafreak.com
Bi anaia txikik heriotzarekiko lehenengo hurbilpena izango dute.
DAUGHTER
15 min. / 2016 / Irán
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Mehrdad Hasani. Antzezleak: Fatemeh Bagheri, Pariya Vaziri, Mohammad Salehi.
yusef.kargar@gmail.com
Erizain batek bere bizitza sakrifikatuko du, gerra-eremu batean neskatila baten bizia salbatzeko.
DEDA
15 min. / 2016 / Georgia
Zuzendaritza: Rati Tsiteladze. Gidoia: Nino Varsimashvili. Antzezleak: Nino Varsimashvili.
tsiteladzerati@gmail.com
Ama ezkongai batek semea duela ezkutatu beharra dauka, gizarte eta kultur testuinguruagatik; epaitua eta kondenatua izan ez dadin.
PARQUE
10 min. / 2016 / Madrid
Zuzendaritza eta gidoia: Mateo Garlo. Ekoizpena: Syberia Films. Antzezleak: Luis Bermejo, David Moreno.
mateogarlo@gmail.com
Luis pozik doa zita erromantiko batera, baina haur bitxi batekin egin du topo. Laster ohartuko da zein azkar alda daitekeen bizitza, haren andregaiaren zain dagoela.
LE GRAND JEU
13 min. / 2015 / Francia
Zuzendaritza eta gidoia: Agnès Vialleton. Ekoizpena: Olivier Gastinel. Antzezleak: Mathieu Bisson, Aurélien Liermann.
agnesvialleton@free.fr
Mathiasek eta Alexek hitzordua dute egunsentian mendiko aparkaleku txiki batean. Bi gizon horiek ondo ezagutzen dute elkar, baina badirudi gauza guztiek elkarren aurka jartzen dituztela. Hala ere, sekretu batek batzen ditu. Aurten, berriro ere, ezerk ez die arreta galaraziko hona ekarri dituen asmoa betetzeko.
EL ADIOS
15 min. / 2015 / España – USA
Zuzendaritza eta gidoia: Clara Roquet . Ekoizpena: Sergi Moreno. Antzezleak: Júlia Danés, Mercè Pons, Jenny Rios.
fest@marvinwayne.com
Rosanak, 40, Vidaltarren neskame boliviarrak, bost urte eman ditu haren emazte maite Angela Vidal zaintzen. Baina hileta egunean ezin du familiako gainerako kideen doluarekin bat egin: haientzat lan egin behar du.
.
DADA
17 min. / 2015 / USA
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: María Luna. Antzezleak: Tabitha Smith, Krystel Roche, María Luna, Kelcey Watson, Alfred Rutherford, Michael Motgomery Ii, Wills Kanga.
internacional@agenciafreak.com
Kazetari europar gazte bat bahitu egiten dute Kenian, eta bi prostitutekin bizipenak partekatzera behartzen dute.
LOS ANGELES 1991
10 min. / 2015 / España – USA
Zuzendaritza eta gidoia: Bruno Zacarías & Macgregor. Ekoizpena: Blackmilk Films & Fat Monsters Films. Antzezleak: Chris Conrad,Victor Ho, Jah Shams, Jd Zach Telles.
distribucion@promofest.org
Los Angeles, 1991. Kaleak arrazagatiko tentsio eta gorrotoz borborka daude, lehertzeko zorian. Gaur egun garrantzitsua da Eladiorentzat: anaia zaharraren heriotza mendekatuko du. Minutu gutxitan ohartuko da hura ez dela norbait hiltzeko arrazoiak dituen bakarra.
17 AÑOS JUNTOS
15 min. / 2016 / Madrid
Zuzendaritza: Javier Fesser. Gidoia: Javier Fesser, Claro García. Ekoizpena: Luis Manso & Películas Pendelton. Antzezleak: Luis Bermejo · Diana Peñalver · Milagros Monrroy · Waldemar Vidalón · Gonzalo Villamizar · Julia Bautista Suárez de Arellano.
alicia@yaqdistribucion.com
Film honek duela 17 urte hasitako amodiozko istorioa kontatzen du. Une errazak, zailak, onak eta ez hain onak pasa ondoren, lehenengo egunean bezain bizi dagoen istorioa.
TOLERANCIA CERO
9 min. / 2015 / Madrid
Zuzendaritza: Arturo Salmerón. Gidoia: Teresa Rodríguez, Eva Pérez. Ekoizpena: Álvaro Díaz. Antzezleak: Gorka Lasaosa, Juan Meseguer.
ismael@madridencorto.es
”Badira etsaiak, etsai hilgarriak eta alderdikideak” (Konrad Adenauer, Alemaniako kantzilerra).
BEBES REQUINS
15 min. / 2015 / Francia
Zuzendaritza: Agathe Jobert. Gidoia: Agathe Jobert, Geoffrey Bidaut. Ekoizpena: Karim Djalal. Antzezleak: Jeanne Bonraisin, Alix Bénézech, Rose Husson, Charlotte Noiry, Emilie Laparre.
festhome@agenciafreak.com
Lau nerabe arin eta krudelen istorioa kontatzen du film honek. Itxuraz kalterik egiten ez duen jolas batean ari direla, jolasak beste norabide bat hartuko du, eta kontu-garbiketa bat iragarriko da: ekintza edo egia?
HILETA
20 min. / 2016 / Araba
Zuzendaritza eta gidoia: Kepa Sojo. Ekoizpena: KUTTUNA FILMAK, Sonia Pacios. Antzezleak: Kandido Uranga, Itziar Atienza, Mikel Losada, Martxelo Rubio, Jose Kruz Gurrutxaga, Josean Bengoetxea, Asier Hormaza, Jose Ramon Soroiz ,Susana Soleto, Gorane Chueca.
fredburle@gmail.com
Euskal Herriko herrixka batean 1925ean bat batean hil den Inge gaztearen hil-beila egiten ari dira. Herriko indar biziak bertaratu dira, baina familiako patriarka Martinek kezka bakarra dauka: Joanes bere seme ertainaren desagerpena, teologia ikasi ostean mendian baitabil burua galduta, hildakoen berpiztea predikatzen.
LOS PESTIÑOS DE MAMA
16 min. / 2016 / Barcelona
Zuzendaritza eta gidoia: Marta Díaz de López Díaz. Ekoizpena: Andrés Mellinas. Antzezleak: Pepa Aniorte, Montse Torrent, Cristina Rodriguez, Carmen Flores.
vilcavaro@gmail.com
Rosa saiatzen da haren amak egiten zituen pestiñoen errezeta gogoratzen, baina ez du lortzen. Bere ahizpak, Beatriz eta Isabel, gonbidatu ditu lagun diezaioten, haien artean hitzik egiten ez duten arren..
THE SKY QUEEN
14 min. / 2016 / Francia-USA
Zuzendaritza eta gidoia: Simon Maignan. Ekoizpena: Alexis Bonnaud. Antzezleak: Francesca Anderson, Matthew Cronin.
maignan.sim@gmail.com
New Yorkeko bi dron piloturen arteko maite harreman zinikoa.
EL CERDO
9 min. / 2015 / Barcelona
Zuzendaritza eta gidoia: Pau Durá. Ekoizpena: Roberto Butragueño, David Ciurana.
Antzezleak: Javier Cámara, Antonio Martín.
paudura72@gmail.com / foscafilms@foscafilms.net / roberto@elamedia.es
Aita batek bost urteko semea eskolara eraman du, eta bankurantz abiatu da ziztu bizian. Arazoak dituela dirudi. Taberna batean kafea hartzen ari dela, ama batzuk entzun ditu hizketan, urtebetetze bat antolatzen. Buztinezko txerritxo bat izan daiteke haren arazoen konponbidea.
COOPER WIRE
10 min. / 2015 / Irán
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Hasan Najmabadi. Antzezleak: Erfan Arefkhani, Amirhosein Hoseini, Amin Najmabadi, Amirhosein Barati.
hasan_najmabadi72@yahoo.com
Haur batek kobrezko alanbreak bildu eta saltzen ditu, helburu bat lortzeko.
UNDERWATER
18 min. / 2016 / Francia
Zuzendaritza eta gidoia: Virginie Caloone. Ekoizpena: Anais Bertrand. Antzezleak: Lydie Caloone, Yves Caloone, Eric Chantelauze, Antoine Cholet, Georges Larrede, Céline Laudet, Marlène Delcambre.
distribution@insolence-prod.com
Armadan “urrezko belarria” ezizenez ezaguna den Jeanne Clairsen deitu du Delattre komisarioak, telefonoa hartua duen susmagarri bat zelatatu, eta beste biktima bat dagoela erakusten duen edozein soinu aurkitu dezan.
A PRUEBA
15 min. / 2016 / Madrid
Zuzendaritza eta gidoia: Pablo L. de Aramburu. Ekoizpena: Loles Priego Jimenez. Antzezleak: Virginia de Morata, Miguel Hermoso Arnao, Pedro Lanzas, Juanma Lara.
pablolanas@gmail.com / lolespriegoj@gmail.com
Marta probaldian dago mugako guardian, eta han ikusiko du mugan jarritako isun arrunt bat nola erabiltzen den autoritateari xantaia egiteko; horren ondorioz, zalantzan jarriko du bere zintzotasuna.
NORMAL
17 min. / 2015 / Venezuela
Zuzendaritza eta gidoia: Vadim Lasca Orsini. Ekoizpena: Mariale Fleitas. Antzezleak: Slavko Sorman, Nina Rancel.
Vadimin.lasca@gmail.com
Gizon gazte chavista batek Caracaseko istiluetan parte hartzen ari den emaztegai ohiari lagunduko dio Guardia Nazionalarengandik ezkutatzen, haien arteko ezberdintasunak eta intolerantzia politikoa gorabehera
NORTE
15 min. 33 s. / 2015 / Barcelona
Zuzendaritza: Javier García. Gidoia: Sergio Arróspide. Ekoizpena: Albert Solé. Antzezleak: Sergio Arróspide, Carmen Flores, Lorea Uresberueta.
festhome@agenciafreak.com
ETAko terrorista ohi baten eta bere biktima zuzenaren arteko topaketa.
RENOVABLE
13 min. / 2016 / Gipuzkoa
Zuzendaritza: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga. Gidoia: Jose Mari Goenaga. Ekoizpena: MORIARTI PRODUKZIOAK, BIPENTACOM. Antzezaleak: Tanya de Roberto, Josean Bengoetxea, Yvette Filanc, Shigeyuki Kasai.
kimuak@filmotecavasca.com
Harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek energia berriztagarrien inguruko kongresu batean egin dute topo. Taniak asko dauka esateko…
LA MÉTHODE GREENBERRY
15 min. / 2016 / Francia
Zuzendaritza eta gidoia: Baptiste Bertheuil. Ekoizpena: Olivier Berlemont, Emilie Dubois. Antzezleak: Edith Proust, Pierre Samuel.
festivals@originefilms.fr, baptistebertheuil@gmail.com
Sophie elkarrizketa bat egitera joan da Spencer y Jabobsera, baina ez daki enpresak langileak biltzeko erabiltzen duen metodo bereziaren berri: hautagaiak hautatzailea garaitu behar du ausazko joko batean. Hau da Greenberry metodoa.
VA BANQUE
11 min. / 2016 / Alemania
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Stefan Plepp. Antzezleak: Sinha Melina Gierke, Stefan Plepp, Laurens Walter.
info@stefan-plepp.de
Aitak Meanie jipoitzen du institutuan nota txarrak ateratzen dituenean. Fisikako azterketa bat huts egiten duenean, irakasleari xantaia egiten saiatuko da. Biktima erraza dirudi, gizarte-harremanik gabea. Baina oker dago.
TIMECODE
15 min. / 2016 / Barcelona
Zuzendaritza: Juanjo Giménez. Gidoia: Juanjo Giménez y Pere Altamira. Ekoizpena: Juanjo Giménez, Daniel Villanueva, Arturo Méndiz.
Antzezleak: Lali Ayguadé, Nicolas Ricchini, Vicente Gil, Pep Domenech.
fest@marvinwayne.com
Luna eta Diego aparkalekuko segurtasun-zaindariak dira. Diegok gaueko txanda egiten du eta Lunak egunekoa.
CANDELA
20 min. / 2016 / Sevilla
Zuzendaritza eta gidoia: David F. Torrico. Ekoizpena: Miguel Muñoz Vallés y David F. Torrico. Antzezleak: Teresa Arbolí, Michelle Calvó, Antonio Dechent, Carmen Frigolet, Fernando Moreno, Elías Pelayo, Adrián Pino, Daniel Retuerta.
festhome @agenciafreak.com
Candelak nerabe baten moduan jokatzen du, bere etxeko arazoetatik urrun.
112
5 min. / 2015 / Madrid
Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Wenceslao Scyzoryk. Antzezleak: Olga Barba, Mar Vico (voz en off), Natalia Jara (voz en off).
ismael@madridencorto.es
Egiazko istorio batean oinarritutako Gabonetako ipuina.
CIRILO
13 min. / 2016 / Gipuzkoa
Zuzendaritza: Rubén Sainz. Gidoia eta ekoizpena: Rubén Sainz, Karmele Barandiaran. Antzezleak: Asier Hernandez, Iñaki Beraetxe, Vega Iguaran, Martxelo Rubio, Maite Amarica.
txindoki.mail@gmail.com
Cirilo 45 urteko gizona da, eta urteak daramatza langabezian. Egun batean langabezia-bulegora joango da, bere paperak konpontzeko asmoz.