• El vuelo de las gaviotas
  • ¿Te parece bien?
  • Recursos humanos
  • Cuerpas que luchan
  • El síndrome de la abeja reina
  • Tú que eres tan moderna
  • At last
  • Otra historia
  • Woman

2021/11/13 – 19.00etan. Trintxerpeko Alkate Ordetza

EL VUELO DE LAS GAVIOTAS (lehiaketatik kanpo)
7’ 47” / 2011 / Perú

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Grace karen Sandoval.

Una mujer y las gaviotas son cuerpos en medio de la costa norte del Perú que emprenden un viaje migratorio en busca de su identidad. El camino se convertirá en un viaje espiritual donde su verdadera misión se revelará a través de símbolos que logran descifrar su verdadero origen y la naturaleza de su nación frente a una ciudad y un país con fuerte carga histórica y estructuras aprendidas.

¿TE PARECE BIEN?
6’ 10” / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Carlos Escolástico. Gidoia eta ekoizpena: Rosa Fernández Cantero. Aktoreak: Juliana Cantero.
fotomotorainfo@gmail.com

Emakume alargun bat bere senarraren hilobira joango da hilerrira, baimen eske. Gizon bat hiltzen denean, alargunarentzat geratzen den pentsioa hark kobratzen zuenaren erdia da. Hortaz, emakume alargunak egoera okerragoan geratzen dira, gizon alargunekin alderatuta; izan ere, gizonek, haien emazteak hil arren, berdin kobratzen jarraitzen dute.

RECURSOS HUMANOS
6’ 31” / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Angel Gómez Hernández. Gidoia: Victor Gado. Ekoizpena: Angel Gómez Hernández / Estudio V Producciones. Aktoreak: Nacho Guerreros, Macarena Gómez, Rosa Álvarez.
fotomotorainfo@gmail.com

Eraikuntza enpresa bateko giza baliabideen zuzendariak Zuzendaritza laguntzaile lanposturako izangai bat elkarrizketatuko du. Desgaitasunen bat duen emakumeak diskriminazio bikoitza jasan ohi du, baita kontratatzen duena desgaitasun horren jakitun denean ere.

CUERPAS QUE LUCHAN
3’ 14” / 2020 / Chile

Zuzendaritza eta ekoizpena: Catalina Ibáñez. Gidoia: Matilde Urzua. Aktoreak: Matilde Urzua.
rodsaez@gmail.com 

Emanaldiaren eta jendetzaren arteko topaketa. Guztion begiradan islatutako ideia. Zoriontasuna, egindako judizioagatik beragatik. Idealaren eta errealitatearen arteko topaketa, emakumearen gorputzean gorpuztua.

EL SÍNDROME DE LA ABEJA REINA
10’ 26” / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Jose Luis Andrés Morgado. Gidoia eta ekoizpena: María Pérez. Aktoreak:  María Pérez, Clemente Feria, Domingo Domínguez, Pepi Romera, Cristobalina González, Javier Ramí.
theharagans@gmail.com

Erle erreginaren sindromea (Queen bee) ez da fenomeno berria, baina badirudi oraindik ere eragina duela lantokian. Honela definitzen da: goi-mailako aginte-lanpostuetan dauden emakumeek haien azpitik lan egiten duten emakumeak maila horretan dauden gizonak baino okerrago tratatzen dituzte.

TÚ QUE ERES TAN MODERNA
10’ 21” / 2021 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Karin Isnotu Martínez Rodríguez. Aktoreak: Violeta Cúneo.
martinez_karin@hotmail.com

Giovanna izaera indartsu eta oso bereziko emakumea da, feminista, eta Ballantines-arekiko mendetasuna duena. Haserre dago, hainbat aldiz tratu despota eta bidegabeen lekuko izan delako, eta ezin duelako ulertu modernitatearen aro honetan nolatan egon litekeen, oraindik ere, jokabide hori duen inor; baina are gehiago haserrearazten du beste hainbat pertsonak horrelako jokabide laidogarriak babesteak.

AT LAST
6’ 38” / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: José Vega. Ekoizpena: Sandra Muñoz, José Vega / Three Of A Kind Films. Aktoreak: Dafne Fernández, Bernabé Fernández, Luis Fernández de Eribe.
josevega@threeofakind.es   sandramunoz@threeofakind.es 

Malko bat Evaren aurpegia zeharkatzen ari da, bere senarra, Miguel, sofan odolusten den bitartean. Amaieraren hasiera da, eta gezurrak, indarkeriak, etsipenak, maitasunak eta heriotzak markatutako istorio baten amaiera.

OTRA HISTORIA
1’ 51” / 2020 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Amada Santos Relaño. Ekoizpena: Amada Santos Relaño, Carolina Cañada. Aktoreak:  Luisa Medina, Carlota Hita.
ciaparipeteatro@gmail.com  amadajanis@gmail.com

“Otra historia”k amona baten genero-indarkeriazko historia kontatzen du minutu batean; itxura batean, haren bilobarekin iraungo duen historia, edo ez… Izan ere, keinu batek, hitz batek, erabaki batek emakume gaztearen bizitza aldaraz dezake.

WOMAN
21’ 10” / 2020 / Espainia

Zuzendaritza: Raúl De La Fuente Calle. Gidoia: Raúl de la Fuente Calle, Iván Zahínos, Amaia Remírez García, Nagore Eceiza. Ekoizpena: Amaia Remírez García / Kanaki Films.
Aktoreak: Josina Machel, Dama do Bling, Iveth Mafundza, Natalia Malembe, Enia Lipanga, Graça Julio, Onelia Filipe.
info@ismaelmartin.com
Mozambiquen, lehen presidentearen alaba Josina Machelen kasuak erakusten du genero-indarkeriak ez duela bereizketarik egiten gizarte-mailen artean. Beste emakume batzuek egunero jasaten dute izua, euren burua defendatzeko bitartekorik gabe. Generoak jaiotzatik definitzen ditu; gizarteak menderatu egin nahi ditu; matxismoak hil egiten ditu.