- Candela
- Oyentes
- Yo confieso
- Cariño
- Todo bien
- La cuarta ola
2019/11/16 – 19.00etan. Trintxerpeko Alkate Ordetza
CANDELA
15 min. / 2019 / España
Zuzendaritza eta gidoia: Gabriel Carrasco. Ekoizpena: Gabriel Carrasco / Sabbiafilms Producciones. Aktoreak: Mar Abascal, Santi Rodríguez.
gcarrasco@sabbiafilms.com
Candela tratu txarrak jasandako emakume bat da, bere bizitzan bakean arnasa hartzea irrikatzen duena. Horregatik, erabakitzen du emakumeen tokiko elkarteko jardueretan parte hartzen hastea, bere senar Joseren bizkar… Baina senarrak dena jakiten du eta eragozten ahaleginduko da.
OYENTES
14 min. / 2019 / Argentina
Zuzendaritza eta gidoia: Fabricio Centorbi. Ekoizpena: Celeste Aguirre / Café 80 Produccion Audiovisual. Aktoreak: Ivana Catanese, Karina Jaureguiberry, Facundo Ceballos.
fabricio.centorbi09@gmail.com
• Kolkata International Film Festival – Aipamen berezia
• L’age d’or International Arthouse Film Festival – Zuzendari onena eta emakumezko aktore onena
Gaueko irrati-programa bat, musika ona lagun, ematen ari direla, entzule neskato batek dei baten bitartez genero-indarkeriaren egitate bat azaleratzen du bizilagun baten departamentuan. Emanaldiak, orduan, bide-aldaketa bat izaten du, eta protagonistak entzule gisa egoera tirabiratsu eta estresagarriaren menpean jartzen ditu eta ezusteko amaiera izaten du.
YO CONFIESO
7 min. / 2018 / España
Zuzendaritza: Saúl Gallego. Gidoia: Patricia Alcolea. Ekoizpena: Javier Llovería / Crew Commercial&Film. Aktoreak: Veronica Forqué.
mail@ismaelmartin.com
Carmen, 50eko hamarkadako emakume bat, galduta sentitzen da. 40 urte ezkonduta dituen honetan, bere senarrari bihotzekoa eman zionetik, isildu beharrak ditu kontzientziaren ausikiak. Senarraren kolpe eta jipoirik gabe, nola jakin dezake kristau ona izaten jarraitzen duela?
CARIÑO
15 min. / 2019 / España
Zuzendaritza: Angel Gómez Hernández. Gidoia: Victor Gado. Ekoizpena: Angel Gómez Hernández / Estudio V Producciones. Aktoreak: Nacho Guerreros, Macarena Gómez, Rosa Álvarez.
alicia@yaqdistribucion.com
Sabinarentzat, bizilagun berriak bedeinkapen bat dira. Alabaina, laster ohartuko da dena ez dela hain perfektua, biolentziaren kiribilera herrestan eramana dela, eta bere bizitza bakarti eta txepela hankaz gora jarriko da.
TODO BIEN
5 min. / 2019 / España
Zuzendaritza eta gidoia: Willy Suarez. Ekoizpena: Angel Gómez Hernández / Instituto del Cine de Canarias. Aktoreak: Beatrice Arici, Natalia Prieto.
willysuarezfilm@gmail.com
Ada festatik aterata, etxera bakarrik itzuli beharrean da.
LA CUARTA OLA
18 min. / 2018 / Argentina
Zuzendaritza: Elena Jayat, Malena Chabrol. Gidoia: Malena Chabrol. Ekoizpena: Lia Giovannini
Aktoreak: Documental.
liagiovannini3@hotmail.com
Hiru dokumentalistek botikan erosketak egiten ari den emakume bat atxilotzen dutenean “sos feminista” galdetzeko, feminismoari buruzko zentzu komunaren gaineko garapen historiko eta garaikidea abiarazten da. Emakumeak erantzuten du “bateko eta besteko muturrak ez zaizkit gustatzen”; alabaina, emakumeen marea berdea dabil borrokan, kaleetan, euren eskubideak aitortuak izan daitezen. Halaxe egin zuten ehunka urte lehenago beste emakume batzuk munduko hainbat lekutan, eta orain Argentinaren txanda da, borroka feministaren eredu baita Amerika latinoan.