ILLUMBE MUSIKA ELKARTEko

50 Urteurrena

1972 – 2022

22/11/12 – 12:00 h – Trintxerpeko Alkateordetza

Pasaia Musikal Pasaiako Musika Fundazio Publikoko Konposizio-teknikak ikasgaiko ikasleek bat egin nahi izan dute Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunarekin. Ikuskarekin elkarlanean egindako ekimen baten bidez, Illunbe Musika Elkarteak ekoiztutako eta Enrique Santiagok zuzendutako “Pasaia-Rabanne, razones del imaginario” dokumentalaren soinu-bandaren berrinterpretazio bat lantzen aritu dira. Dokumental horretan Paco Rabanne gure Trintxerpetar ospetsuaren bizitza kontatzen da.
Pasaia Musikaleko ikasleek egindako lanen hautaketa bat ikusteko aukera izango dugu.
 Askotariko estilo eta instrumentazio koloretsuekin musikatutako 10 eszena horiek musika-berrinterpretazio interesgarria osatzen dute, eta ikasleei aukera eman die ikus-entzunezko soinu-banden sorreraren munduan murgiltzeko.
 Pasaia Musikalek beste pauso bat eman du bere musika-prestakuntzaren aukera zabalaren eskaintzan.

Ekoizpena:
Juan Jesús Neira de Lucas
Gidoia eta errealizazioa:
Enrique Santiago Rodríguez
ikus-entzunezko muntaketa:
Roberto Vergara

PASAIA/RABANNE razones del imaginario Trintxerpen jaiotako Francisco Rabaneda Cuervo haurraren denboran zeharreko bidaia emozional eta espirituala da. Espainiako gerra zibileko haur bat, bere etxetik eta jaioterritik ihes egin behar izan zuena. Pasaia bertan geratzera behartuta zegoen, Rabaneda Cuervo familia ihes egitera behartuta zegoen; eta biak, Pasaia eta familia, beren errautsetatik birsortzera behartuta zeuden.
Francisco haur trintxerpetarrak abentura-bide bati ekin zion, nazioarteko ospea duen sortzaile, pentsalari, diseinatzaile eta jostun bilakatzeraino: Paco Rabanne izenez ezaguna eta XX. mendeko ikonotzat hartzen dena.
Pasaia/Rabanne razones del imaginario erakusketak eta dokumentalak Trintxerpeko haur baten istorioa kontatzen dute