ILLUMBE MUSIKA ELKARTEA

ospatzen

22/11/13 – 19:00 h – Trintxerpeko Alkateordetza


ILLUMBE musika elkartea bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, elkartearen musika gure zinemarekin uztartuz ospatu nahi izan dugu. Galiziatik Pasaiara heldu da CASPERVEK, zinema-kontzertu proposamen batekin. Buster Keatonen EL MAQUINISTA DE LA GENERAL filma proiektatuko dugu, Caspervek-ek berariaz filmerako konposatutako musikaz lagunduta.

CASPERVEK Hirukote
Caspervek Brais Gonzálezek 2013an sortutako talde galiziarra da, eta zuzeneko zinema mutuaren musikalizazioan espezializatuta dago. Urteetan zehar, taldeak hirurehun zinema-kontzertu baino gehiago egin ditu Europako dozena bat herrialdetan, eta kontinenteko agertoki garrantzitsuetan egon da, hala nola Estoniako Museo Nazionalean, Kopenhageko Lygten Stationen, Letoniako Baltais Fligelis Auditorio Nazionalean, Madrilgo Conde Duque Zentroan edo Galiziako Santiagoko Auditorioan. Bere katalogoak genero guztietako hogeita hamar film baino gehiago biltzen ditu, espresionismo alemaniarretik hasi eta Buster Keatonen komedia fisikora, sobietar zinematik edo eskandinaviar maisu handien filmetatik igaroz.

EL MAQUINISTA DE LA GENERAL

75 min. / 1926 / EE. UU.
Zuzendaritza: Buster Keaton,Clyde Bruckman.
Gidoia: Buster Keaton, Al Boasberg.
Ekoizpena: United Artistic.
Aktoreak: Buster Keaton, Marion mack, Glen Cavender, Jim Farley, frederick Vroom, Charles Smith, Frank Varnes, Joe Keaton, Mike Donlin, Tom Nawm.

Johnny Gray (Buster Keaton) hegoaldeko estatu bateko tren-gidaria da eta bi maitasun handi ditu: neska bat (Anabelle Lee) eta lokomotora bat (La General). 1861ean, Sezesio Gerra hastean, Johnny armadan izena ematen saiatuko da, baina armadak uste du erabilgarriagoa izango dela atzeguardian lan eginez. Anabelleren ustez, ordea, koldarra da eta utzi egingo du. Linea konfederatuetan infiltratutako komando nordista batek “La General” lapurtu eta Anabelle bahitzen duenean bakarrik erakutsi ahal izango du makinistak bere benetako balioa. Johnnyk ez du zalantzarik izango, beste lokomotora batera igo eta yankien atzetik ibiliko da, bere bi maiteak berreskuratzeko.