THE LAST MEN OF ALEPPO
(Aleppoko azken gizonak)
110’ / 2017 / Dinamarca
Zuzendaritza: Steen Johannessen, Firas Fayyad. Gidoia: Firas Fayyad. Ekoizpena: Larm Film / Aleppo Media Center. Interpreteak: Documentala
2017 – Sundanceko jaialdia: Dokumental onena (World Cinema).
Siriako gerrak bost urte dituen honetan, Aleppon gelditzen direnak setiorako prestatzen ari dira. Kasko Zurien fundatzaile diren Khaled, Subhi eta Mahmoud hirian geratu dira eguna joan eguna etorri bonbapean direnei laguntzeko, eta heriotza nonahi dago.
Duela hiru urte, Khaled Omar Harah –Siriako Defentsa Zibilaren aitzindarietako bat, erreskatelari talde bat Kasko Zuriak izenez ere ezagutuak– ezaguna egin zen Siriako hiri batean obra-hondakinen azpian bizi zen umetxo bat salbatu zuenean. Bideoak munduari bira eman zion eta ekintza oso heroikotzat jo zen. Tamalez, 2016ko abuztuan, Khaled bonbardaketa batean hil zen Alepon erreskate eta laguntza lanean ari zela aurrietan harrapatuta zeudenak ateratzen; eta gertakari honek oraindik mingarriago egiten du Los últimos hombres en Alepo pelikula ikustea.
Dokumental honek erakusten du nola aire-erasoak eta suntsipen uneak azkar integratu diren Siriako hirietako eguneroko bizimoduan. Kasko Zurien boluntario-lan heroikoan jartzen du arreta, baina haien gatazka pertsonaletan ere bai, eta erakusten digu nola hirian harrapatuta gelditzen diren zibilak, bonbardaketen mehatxu jarraitua gorabehera, saiatzen diren euren seme-alabei zoriontasun eta askatasun pixka bat transmititzen, seme-alabak oraindik gelditzen diren aisialdi leku bakanetara eramanez. Los últimos hombres en Alepo Khaledi egindako omenaldia da, eta halaber, amaierarik ez duela dirudien gerrako biktimei laguntzeko prest dauden gizon prestu eta solidarioei.